XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hola, emagaldiekee biltzarre iten zuten leku bat.

- Ama Birjina! Bana zendako eztau leheno erran haur miseaule hak?.

- Ta nik gaizkiak igorriak eta gaixtuenak...

- Nigarrez hasi zen burrustan.

- O bana noiz jakinen duu guhaun haurren barneko berri!.

- Ahalge zuxun erraiteko norat eroria zen.

- Hauxe-uk ba besteñez! Ta Itoitzberriko Mari-Jeanne pika hua ezpeitzen hun ikusteko nolako lekia zen?.

- Ba ikusia zikexin ba aspaldian, bana ezpeitzien gemenik hantik ateatzeko, ttula baita hutsa gaixua, lagun baten beha zioxun nuneebada.

- Zerri mañatiak launak nahi...

- Etxekanderiak harrituik ziauzketxun.

- Pents'emaxu! Etxi paatu-re biak juan zazkolaik.

- O baan kasu! Jandarmak igorriko diazkonau.

- Jandarmak? berek launtzen diuztela holako etxiak erten dixie zonbaitek, emagaldutaat urririk uzten dituztelakotz.

- Nahi-una ixildu hik.

- Nun ikasiak tun horiek oro?.

- Bana zer dira uaiko haurrak?.

- Ama kusten duxu! Begoñakee nik dazkitanak baziazkitxun eta horra zer gertatu zakon.

- Nik dazkitanak eta hak zazkinak etxu duikabe aski hiriko irriskuetaik espakatzeko.

- Zer nahi huke baa hik?.

- O! lehenik geihoo argi gitzazien batzuk eta bestek.

- Gio etxetik hoin urrun juaiteik eztezaten izan gaztek: hiria ta hiriko lana ekar bite gu bizi gien tokietarat, eta ez gu haat.

- O! xo! xo! Katixima hori eztun hiauk pentsatia, hori Enbata tzar hortan leitia-un.

- Ez, etxit leitzen Enbata, bana berak Enbatan ixkiatzen dutenak ezautzen txit ta elakatzenee.

- Pekoitzbordako Domingo bat, eztea mutiko plantakua?.

- Ba nahi dinat hori.

- Ta oixtian erten nitienak Lana ta hiria gure ganat eta ez gu heien ganat etxu batree Enbatak pentsatia, bana Joanes XXIII garrenak hori bezalatsuko hitzak erran eta manatu txi omen.

- Soin, ekarrezan Jinkuaina Begoñian letra behala.

- Hail fite Aranetarat.